XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aprobak eginez, erantzun iezaiezue galdera hauei: Imanen arteko indarrek zeren antza handiagoa dute, karga elektrikoen artekoena ala grabitatorioena?.

Beti ote dira erakarleak?.

Zer ote dira imanen ipar eta hego poloak?.

2) Sokekin egiten den seinaleen lasterketa, sokak goitik behera zintzilikatuz ere egin daiteke.

Noski, kasu honetan perturbazioa horizontalki sortu beharko da.

Honela egiteak abantaila bat du, marruskaduraren efektua askoz ere txikiago baita.

3) Kutxa batzu lerroan eta zutik jarriz uhinen prozesuaren antzerako zerbait presta dezakegu.

2.- Urrunera hedatzen diren perturbazioak aztertzen

Experimentu hauk egiteko ere ez da behar gauza handirik.

Hasteko, nahikoa da soka luze batekin, lauzpabost metrotako soka batekin.

Adibidez, sokadantzan egiteko erabiltzen direnetako bat.

Lehenengo pauso batetan, lurrean jarriko dugu soka hori, luze eta zuzen.

Gutariko batek, mutur batetik harturik, gora-beherantz bizkor eraginez, kolpe antzeko bat egingo du, hau da perturbazio edo seinale bat sortuko du.

Taldeko besteek behatu egingo dute sokan gertatzen dena: - Zer gertatzen da perturbazioarekin? Mutur batetik bestera pasatzen da, ez da?.

- Sokaren luzera neurtuz eta punta batetik bestera behar duen denbora neurtuz, perturbazio horren abiadura kalkulatzeko gai ote zarete?.

Noski, horretarako kronometroa erabili beharko duzue.

Saio asko egin behar dituzue, fenomeno fisiko hori ondo ulertzeko.

Ondoren, aldagaiak aztertzen hasiko zarete: - Sokaren materialeak ba ote du zerikusirik? Lodierak? Luzerak?.

Abiadura neurtzeko soka luzeagoak komeni zaizkizue, hamar metrotakoak adibidez.

Eta soka-mota asko badituzue seinaleen lasterketa antola dezakezue.

Nola? Oso erraz: Luzera bereko sokak (berdinak edo desberdinak) elkarren paraleloki ipini eta ikasle bakoitzak soka bat hartuz une berean eragingo diete gora eta beherantz.

Zein seinale heltzen lehenik beste muturrera?.

Seinaleen lasterketa.

Zein seinale doa bizkorren?.